
Virginia Maffassanti Buenos Aires-en hasi zituen bere ikasketak, Silvia Kanter-en antzerki eskolan, geroago Ricardo Holcer-en estudioan. IUNA-n Arte Ederretan lizentziatu zen grabatuetan sakonduz eta pedagogia eta gizarte hezkuntzan hainbat ikastaro egin zituen.
Zirkoarekin Argentinan hartu zituen lehenengo eskolak Centro Culturar Trivenchi-n, Club de Trapecistas Estrellas del Centenario-n besteak beste. Pedagogiaren arloan lan desberdinak izan ditu, 5 urtez hezitzaile lana egin zuen Secretaria Nacional de Niñez Adolescencia y Familia-n, andereño bezala umeentzako arte tailer intinerantetan, arte eta mugimendu tailerretan koordinatzaile moduan, etab.
Sexto Kultural eta La instalacción-en ume, nerabe eta helduentzat aire akrobazia eskolak eman ditu. Bestalde Nafarroa eta Euskal Herrian ikastaro trinko eta iraunkorrak ere burutu ditu.
Gaur egun aire akrobazia andereñoa da Nafarroako “Oreka” zirko eskolan, Asvinenea arte eszenikoko laborategian, Ataun-en. Antzezte arloan zenbait ekoizpenetan parte hartu du, adibidez Buluka konpainiaren “Garabato”. Egun Xuira konpainiaren partaide da “El despertar” eta “Actitud” ikuskizunekin eta Soka Zirko Antzerki Instrumentaleko kide da.
Estibaliz Curiel Nafarroako Antzerki Eskolan burutu zituen interpretazio ikasketak. María del Mar Navarro eta Andrés Hernández-en eskolan sakondu zituen ikasketak, Jacques Lecoq-en teknikan oinarritua.
Hainbat maisurekin lanean zabaltzen du bere prestakuntza, Ander Lipus, Pablo Ibarluzea eta Kabiako kideak (Vizcaya), Elena Olivieri, Nathali Seseña, Arturo Bernal (Madril), Pont Flotant (Balentzia), Familie Flöz (Italia), Aristides Vargas eta Charo Francés (Ecuador), besteak beste.
Adin guztitako jendeari banatzen dizkie antzerki tailerrak. Zine munduan, “Arriya”, “Urteberrion amona” eta “Loreak Errepidean” pelikuletan ekipo teknikoko partaide izan da. Gaur egun “Begiradak” taldeko partaide da, “Balitzen Hioa” antzezlanarekin. Soka Zirko Antzerki Instrumentaleko kide da.


Jon Gartxi Zumaiako musika eskolan hasi zituen bere musika ikasketak. JAZZLE musica eskolan, zumaiako udarako JAZZ ikastaroetan jarraitu zituen bere ikasketak. Gerora Inartec-en (Argentina) soinu teknikari ikasketak burutu zituen.
Urte hauen burura hainbat musika taldetan parte hartu du, “ATXANTATU” (Euskadi Gazteako lehiaketan eta BilboRock 1998an saritua) gitarrista moduan, “NIDEL”-en (Euskadi Gazteako lehiaketan saritua 1999) bateria moduan, “MOEM”-en (Euskadi Gazteako maketa lehiaketan finalista 2010) musikagile moduan, besteak beste.
Soinu teknikari bezela Euskal Herriko eta Argentinako hainbat talderekin egin du lan, bai grabaketetan eta baita zuzenekoan ere. Arte eszenikoetan Buluka zirko antzerki konpainian hasi zen, musikagile eta musiko moduan. Gaur egun, “ON” eta “Matxura” taldeko soinu teknikaria da, “Big Boy” taldearen gitarrista, ahotsa eta musikagilea, eta Soka Zirko Antzerki Instrumentaleko kide da, musikagile, musiko eta aktore moduan.