top of page

"soinalariak"
Umearen ametsa, txotxongiloaren lilura, zuzendariaren aginduak…
Antzerkia egi bihurtzen da. Zuzendariak hitzak soberan dauden ametsen ateak irekitzen ditu. Txotxongiloak bizia hartzen du umearen ametsa egi bihurtuz.
Ipuin bat ipuin baten barnean, errealitatez beteriko amets bat, non “imajina dezakezun guztia erreala den”. (P. Picasso)
Jolas, trikimailu, haserre eta irrealitate askoren artean, dimentsioak eraldatu egiten dira, gauzek bizia hartzen dute, ahotsa keinu bihurtu, soinu, irudi... eta akrobaziek hegan egitera eramaten gaituzte.
Antzerkia umearen ametsa ote da? Txontxongiloaren irudipena agian? Edo zuzendariaren lana besterik ez. Norberak erabaki dezala.
bottom of page